XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
SILVAKO SANTA BEATRIZEN FESTABURUANBeatriz santuaren eguna ospatzeak damaigun pozez gainezka, hurbil gaitezen Aita Jainkoarengana eta aurkez diezazkiogun gure eskariak.
-Eliza santuaren alde:
mundu zabaleko kristau elkarte guztietan Kristoren misterioa hotsegiten asma dezan.
Eska diezaiogun Jaunari.
-Gobernari eta politikako gizon-emakumeen alde:
behartsuenei lagunduz, herritar guztien bakea eta ongizatea zaindu ditzaten.
Eska diezaiogun Jaunari.
-Lekaime kontenplarien elkarte guztien alde:
pobreki biziz eta otoitzari emanik, Elizaren lanak espirituz aberastu ditzaten eta kristauentzat eredu izan.
Eska diezaiogun Jaunari.
-Gazteen alde:
begiak ederrari emanik, adimena egiarentzat eta bihotza onarentzat dutela bizi daitezen.
Eska diezaiogun Jaunari.
-Gu guztion alde:
pobretasunean biziz, menpeko eta garbi, Jaunak bere zerbitzuan eutsi diezagun.
Eska diezaiogun Jaunari.
Jainko Aita onbera, jaso itzazu errukiz gure eskariak; eta, Silvako Beatriz bitarteko dugula, zure maitasunean zaindu gaitzazu. Zure Seme Jesukristo gure Jaunaren bitartez.
Amen.